XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMA - Haurrak zineten, hiruak.

AMA - Antton, isil hadi. Horrelako ideia bat ez zaidak sekula burutik pasa ere!

AMA - Egia jakin nahi baldin baduk Antton, egia jakinen duk. Bai, dolu diat! Baina orduan, orduan ez zuan orain bezala. Ez zuan aise, ez zuan erraz, ez zuan posible. Ez nian nahi jendeak nitaz mintza zitezen. Ez nian nahi eriaz erakutsia izan. Eta bereziki, bereziki, ez nian nahi, beste senar bat hartuz, zuek paira zenezaten. Beldur ninduan beldur, ene egitatea ez zenutela sekula konprenituko eta ene senarra, zuentzat, ez zela gizon arrotz bat baizik izanen, gure habia goxoaren suntsitzera etorria. Horregatik bada, nihaurek altxatu zaituztet. Ahal bezala, baina nihaurek! Zuentzat sakrifikatu nauk. Alta... (Eztulka bortitz).

AMA - Maite nian! ANTTON - Gauza hauek aipatzean, min egiten dizut ez? AMA - Bai. ANTTON - Biziki min? AMA - Bai.

ANTTON - Beraz, aita, biziki maite zenuen? AMA - Maite nian. Eta paso. (Isilgune bat).

ANTTON - Ni, aitaz, ez naiz hainbat oroit. Hil zelarik, haurra nintzen oraino.

ANTTON - Zergatik ez zara berriz ezkondu?

ANTTON - Eta orain... ez duzu dolu?

ANTTON - Alta, zer? AMA - Alta uste diat, orain, hobeki eginen nuela ezkondu banintz... Ni baitan zen emaztea emeki-emeki hil diat, bakarrik ama izateko. Eta egun, denboraren buruan konprenitzen diat emazte bat ez dela bakarrik ama izateko sortua. (Boza arrunt aldatuz). Baina zergatik mintzatzen naiz gauza hauetaz hirekin?... Burua galtzen ari diat. Ama batek ez dik...

ANTTON - Mintza zaitez ama. Mintza zaitez. Aldi bat bederen ager zaitez zaren bezala. Biluz zaitez. Ez da hor deus ahalketzekorik..., eta ikusiko duzu gero gure arteko harremanak errazagoak, hobeak, zinez goxoak izanen direla. Ez da hor deus ahalketzekorik..., eta ikusiko duzu gero gure arteko harremanak errazagoak, hobeak, zinez goxoak izanen direla.